Itxi

Azken jardunaldia

Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Elezkano-Zabaleta, finalerdietara

L.E. | eitb.eus

Leer en Castellano

Ezkurdiak eta Merino II.ak ezustean hartutako porrotak, txapelketatik kanpo utzi ditu gorriak eta finalerdietako azken bi txartelak eman dizkie Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Elezkano-Zabaleta bikoteei.

Ezkurdia eta Merino II.a kanpoan geratu dira Altuneta Barriolarekin galdu ostean. Argazkia: EiTB.

Bengoetxea VI.a –Larunbe eta Elezkano-Zabaleta bikoteek Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka jokatuko dute, Irribarria-Rezusta eta Olaizola II.a-Untoria bikoteekin batera.

Finalerdietako ligaxka ezustean erabaki da, eta partida baten faltan, gutxik espero baitzuten Ezkurdiak eta Merino II.ak Altuna II.aren eta Abel Barriolaren aurka galtzea. Urdinek ez zuten ezertxo ere jokoan, baina Barriolak garaipen batekin esan dio agur bere ibilbide profesionalari, Adarragakoa izan baita bere azken partida ofiziala erretiroa hartu aurretik.

Ezkurdiak eta Merino II.ak ondo hasi dute neurketa, eta aurretik jarri dira lehen tantoetan, urdinek 7na egin duten arte. Altuna Ezkurdia baino gehiago izan da aurrean, eta Barriola ere Merino II.a baino hobeto aritu da atzean. Ondorioz, urdinek añdea zabaldu dute, nahiko erraz gainera (11-17).

Azkenean, ezustekoa izan da Adarragan: Ezkurdia eta Merino II.a txapelketatik kanpo geratu dira, eta finalerdietan sartu dituzte Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Elezkano-Zabaleta.

 

Partidako tanto guztiak: 1-0, 2-0, 3-0, 3-1, 4-1, 4-2, 5-2, 6-2, 6-3, 6-4, 7-4, 7-5, 7-6, 7-7, 7-8, 7-9, 7-10, 8-10, 9-10, 9-11, 9-12, 9-13, 10-13, 11-13, 11-14, 11-15, 11-16, 11-17, 12-17, 13-17,  13-18, 14-18, 14-19, 14-20, 14-21, 15-21, 15-22.

Albisteak (2)