Itxi

22-14,, Bengoetxea-Larunberi

Irribarria-Rezusta garaile eta denak finalera sailkatzeko aukerekin

Erredakzioa

Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak 22-14 irabazi diote Bengoetxea VI-Larunbe bikoteari eta bigarren puntua eskuratu dute. Finalerdietan dauden lau bikoteek dituzte finalera sailkatzeko aukerak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Irribarriak eta Rezustak bigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan. Igande honetan 22-14 irabazi diote Bengoetxea VI-Larunbe bikoteari.

Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak ondo ekin diote partidari eta markagailuan agintzen hasi dira (3-0, 5-1 eta 9-3), baina azkar etorri da Bengoetxea VI.aren eta Larunberen erantzuna, partida berdinduz (9-9). Hala ere, bolada onera bueltatu dira Irribarria eta Rezusta eta garaipena bideratuta utzi dute 8 tantoko abantaila hartuta (19-11). Abantail horrekin ondo eutsi dio Aspe enpresako bikoteak eta garaipena lortu du (22-14).

Sailkapenaren buruan daude Irribarria eta Rezutsa bi garaipenekin. Ondoren, berdinduta daude garaipen banarekin Bengoetxea VI-Larunbe eta Olaizola II-Untoria bikoteak. Elezkano II-Zabaleta bikoteak ez du garaipenik oraindik, baina badute aukeraren bat finalera sailkatzeko.

Albisteak (3)

Bideoak (1)