Itxi

Min hartuta dago

Danel Elezkano baja da eta Jakak ordezkatuko du

Erredakzioa

Zaratamoko pilotariak eskua minduta du, eta ezingo du Binakakoaren finalerdietako azken partida jokatu. Erik Jakak osatuko du bikotea Zabaletarekin Bengoetxea VI.aren eta Larunberen aurkako partidan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Danel Elezkano baja da Binakako Txapelketako finalerdietako azken partidarako. Eskua minduta du, eta Erik Jakak ordezkatuko du Zaratamoko pilotaria. Jakak Zabaletarekin osatuko du bikotea Bengoetxea VI.aren eta Larunberen aurka jokatu behar duten norgehiagokan.

Ezker eskua zaurituta bukatu zuen Elezkano II.ak iragan asteburuko partida eta egunotan okerrera egin dio. ETBri eskua nola zeukan erakutsi zion astelehenean eta ez da garaiz sendatu.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)