Kargatzen...
Itxi

7-22

Ezkurdia-Zabaleta bikotea finalera sailkatu da, Olaizola II.ari eta Imazi irabazita

eitb.eus

Olaizola II.ari eta Imazi 7-22 irabazita, finalerako txartela eskuratu dute Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak osatzen duten bikoteak, Binakako Txapelketako finalerako txartela lortu du, Aimar Olaizolari eta Ander Imazi 7-22 irabazita finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldiko partida.

Indartsu ekin diote partidari Ezkurdiak eta Zabaletak. Aspeko bikoteak azkar lortu du abantaila hartzea (0-4). Ondoren, Olaizola II.ak eta Imazek aldeak murriztu dituzte (2-4), baina Ezkurdia-Zabaleta bikoteak erabat nagusi izaten jarraitu eta 11 punturainoko errenta lortu du (3-14). Olaizola II.a eta Imaz ezinean ibili dira, baina erreakzio txiki bat izan eta desabantaila pixka bat murriztu dute (6-14). Hala ere, Ezkurdiaren eta Zabaletaren nagusitasunak nabarmena izaten jarraitu du, eta Aspeko bikoteari ez dio garaipenak ihes egin (7-22).

Porrota jaso arren, Olaizola II.ak eta Imazek badute aukerarik finala jokatzeko; hori bai, Altuna III.a-Martija bikoteak garaipena lortzea behar dute Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka. Elezkano II.a-Rezusta bikoteak garaipena lortuz gero, bikote hau sailkatuko da finalera.

Bideoak (1)