Itxi

22-7 Irujori eta Merino II.ari

Binakako Txapelketa: Berasaluzeren eta Apraizen erakustaldia

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Irujok eta Merino II.ak osatutako bikotearen aurka 22-7 irabazi zuten bizkaitarrek.

Pablo Berasaluzek eta Alexis Apraizek garaipen garrantzitsua lortu zuten bart Izarran Binakako Txapelketari zegokion partidan. Juan Martinez de Irujo eta Merino II izan zituzten aurkari eta 22-7ko emaitzarekin lortu zuten garaipena.

Hasieran partida berdinduta egon zen. Berdinketak nagusi izan ziren markagailuan lehen tantoetan (1-1, 3-3 eta 4-4). Ondoren nagusi izan ziren bizkaitarrak. Apraizek agindu egin zuen atzeko koadroetan eta Berasaluzek ondo mugitu zuen Irujo aurrean. Azkenean, garaipen erraza lortu zuten Berasaluzek eta Apraizek (22-7).

Garaipen honekin Pablo Berasaluze eta Alexis Apraiz hiru garaipenekin jartzen dira sailkapenean bost partida jokatu ondoren. Irujo eta Merino II.ak bi garaipen eta hiru porrot dituzte jokatutako bost partidetan.

Bideoak (1)