Porrotik ez
Binakakoa: Olaizola II-Begino, seitik sei
Erredakzioa
Berasaluze VIII eta Apraiz kostata gainditu dituzte Zallan jokatutako partidan (22-19).
Garaipen berri bat eskuratu du Olaizola II-Begino bikoteak. Arratsalde honetan Zallan jokatutako partidan 22-19 gainditu dituzte Berasaluze VIII eta Apraiz. Ez da garaipen erraza izan, bikote bizkaitarrak ez duelako amore eman.
Porrota jaso barik jarraitzen dute Aimarrek eta Beginok. Sei partidetan sei garaipen eskuratu dituzte. Berasaluze VIII eta Apraizek hiru partida irabazi dituzte eta beste hiru galdu.