Kargatzen...
Itxi

Lehen jardunaldia

Artola eta Mariezkurrena, Binakako Txapelketako lehen liderrak

eitb.eus

Leer en Castellano

Garaipena lortu dute Bengoetxea-Imaz bikotearen aurka (14-22) lehen jardunaldian eta tanteogataik sailkapeneko lehen postuan kokatu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena dira Binakako Txapelketako lehen liderrak, estreinako jardunaldia jokatu ostean. Artolak eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute 14-22ko emaitzarekin Oinatz Bengoetxearen eta Ander Imazen aurka Tolosan.

Beste hiru bikotek ere lehen puntua eskuratu zuten lehen jardunaldian. Irribarria eta Zabaleta bigarren postuan daude Elezkano II-Rezusta bikoteari 15-22 irabazita, Altuna III.a eta Martija hirugarren daude Ezkurdia eta Galarza 19-22 menderatuta. Laugarren postua Olaizola II-Albisu bikotearentzat da Urrutikoetxeari eta Aretxabaletari 22-21 irabazi baitzioten.

Hain zuzen ere, bosgarren postuan dago Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikotea. Ezkurdia eta Galarza seigarren dira, Elezkano II eta Rezusta azken-aurrekoak dira, eta azken posizioa Bengoetxea VI.ak eta Imazek betetzen dute.

 

BIKOTEAK IRABAZI TANTOAK ALDE TANTOAK KONTRA ALDEA 1 Artola - Mariezkurrena II.a 1 22 14 8 2 Irribarria - Zabaleta 1 22 15 7 3 Altuna III.a - Martija 1 22 19 3 4 Olaizola II.a - Albisu 1 22 21 1 5 Urrutikoetxea - Aretxabaleta 0 21 22 -1 6 Ezkurdia - Galarza 0 19 22 -3 7 Elezkano II.a - Rezusta 0 15 22 -7 8 Bengoetxea VI.a - Imaz 0 14 22 -8

Bideoak (4)