Kargatzen...
Itxi

4. jardunaldia

Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, ate joka

eitb.eus

Txapelketa entzutetsuaren laugarren jardunaldia hemen da jada. Ostiraletik aurrera, gainera, zuzenean jarraitu ahal izango duzue ETB1en eta eitb.eus webgunean.

Artxiboko irudia. EITB

Ostegun honetan, Binakako Txapelketaren laugarren jardunaldiari hasiera emango zaio Urretxuko frontoian Artola - Mariezkurrena II vs Irribarria - Zabaleta partidarekin. Ostiraletik aurrera, ordea, partida guztiak ETB1n eta eitb.eus-en izango ditugu ikusgai, zuzenean.

Ostiralean bertan, Elezkanok eta Rezustak, Bengoetxea eta Imazen aurka jokatuko dute, Arrigorriagan. Larunbatean berriz, Olaizola II - Albisu, Ezkurdia - Ladis Galarza bikoteak aurrez aurre lehiatuko dira Iruñeako Labriten. Eta, bukatzeko, igandean, Atano III frontoian Altuna eta Martija Urrutikoetxea eta Larunberen aurka neurtuko dira.

4. jardunaldia:

Abenduaren 13an Urretxun (17:30ean)

Artola - Mariezkurrena II 6 VS Irribarria - Zabaleta 22

Abenduaren 14ean Arrigorriagan (19:30ean)

Bengoetxea VI - Imaz VS Elezkano II - Rezusta

Abenduaren 15ean Iruñean (17:30ean)

Olaizola II - Albisu VS Ezkurdia - Ladis Galarza

Abenduaren 16an Atano III frontoian (17:00etan)

Altuna III - Martija VS Urrutikoetxea- Larunbe


Albisteak (5)

Informazio gehiago (1)