6. JARDUNALDIA
Aretxabaleta sendatu eta Urrutikoetxearen atzelaria izango da
eitb.eus
Abenduaren 2an lesionatu zen, eta Binakako Txapelketako hiru jardunaldi eman ditu jokatu ezinda.
Behin bere lesiotik sendatuta, Andoni Aretxabaleta kantxetara itzuliko da asteburu honetan. Horrenbestez, Binakako Txapelketari dagokion seigarren jardunaldiko partida jokatuko du Mikel Urrutikoetxearekin batera igande honetan, Labriten, Joseba Ezkurdiaren eta Ladis Galarzaren aurka.
Markina-Xemeingo atzelariak ia hilabete eman du jokatu ezinda, abenduaren 2an bere eskuineko eskua lesionatu zuenetik.
Tarte horretan, txapelketako hiru jardunaldi jokatu dira, eta haren ordez Ibai Zabalak (lehendabiziko partidan) eta Mikel Larunbek (azken bietan) jokatu dute.