8. jardunaldia
Elezkanok eta Rezustak sailkapenaren buru jarraitzen dute
eitb.eus
Irribarria eta Zabaleta azpiratu zituzten 22-19, eta seigarren garaipena eskuratu zuten, Olaizola II.ak eta Albisuk bezala.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2019ko Binakako Txapelketak atzean utzi du 8. jardunaldia eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteak jarraitzen du sailkapenaren buru, Olaizola II.a eta Albisurekin berdinduta. Bikote biek sei garaipen lortu dituzte dagoeneko, baina lehenek 39 tanto dituzte alde; bigarrenek, berriz, 22.
Horrenbestez, liderrek Irribarria-Zabaleta (22-19) bikotea azpiratu zuten igande honetan, Zumaian. Gauza bera egin zuten Olaizolak eta Albisuk ostiralean, Bizkaia Frontoian, azkenak diren Urrutikoetxea eta Aretxabaletaren aurka (22-19).
Hirugarren eta laugarren tokian Irribarria-Zabaleta eta Artola-Mariezkurrena II.a daude. Azken horiek Bengoetxea VI.a-Imaz (22-11) bikoteari gailendu zitzaizkien joan zen ostiralean, Getarian.
Jardunaldiko laugarren norgehiagokan Altunak eta Martijak Ezkurdia eta Galarzari (22-15) irabazi zioten Labriten. Hartara, txapelketako hirugarren garaipena eskuratu zuten, eta bosgarren dira sailkapenean Bengoetxea eta Imazekin berdinduta, hiru garaipenekin.
Sailkapeneko azken bi tokietan Ezkurdia-Galarza eta Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikoteak daude (zazpigarren eta zortzigarren, hurrenez hurren).
Binakako Txapelketako sailkapena 8. jardunaldia amaitu ostean: