Kargatzen...
Itxi

Lesioa

Lasok Urrutikoetxea ordezkatuko du Mungian

eitb.eus

Leer en Castellano

Aretxabaletarekin batera bikotea osatuko du Ezkurdia eta Galarzari aurre egiteko.

Unai Laso. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia.

Unai Laso nafarrak Mikel Urrutikoetxearen lekua hartuko du ostiral honetan, Mungian, Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiari hasiera emango dion norgehiagokan. Izan ere, Zaratamoko aurrelariak arazoak ditu ezkerreko eskuan.

Horrenbestez, Laso Andoni Aretxabaletarekin batera arituko da Joseba Ezkurdiak eta Ladis Galarzak osatzen duten bikoteari aurre egiteko.

Bikote batak zein besteak bi partida besterik besterik ez dute irabazi orain arte txapelketan, eta, hartara, ezinbestekoa dute garaipena lortzea, lau bikote onenen artean sailkatzeko aukerekin jarraitu nahi baldin badute.

Bigarren aldia da Lasok ordezko lanak betetzen dituena aurtengo Binakakoan, aurretik, seigarren jardunaldian, Artolaren tokian jardun baitzuen Elezkanoren eta Rezustaren aurka (22-11).

Binakako Txapelketako sailkapena 8. jardunaldia amaitu ostean:

BIKOTEAK IRABAZITA ALDE KONTRA +/- 1. Elezkano II.a - Rezusta 6 158 119 +39 2. Olaizola II.a - Albisu 6 164 142 +22 3. Irribarria - Zabaleta 5 156 132 +24 4. Artola - Mariezkurrena II.a 5 147 137 +10 5. Altuna III.a - Martija 3 145 163 -18 6. Bengoetxea VI.a - Imaz 3 130 151 -21 7. Ezkurdia - Galarza 2 136 153 -17 8. Urrutikoetxea - Aretxabaleta 2 131 170 -39

Albisteak (3)