22-21
Binakakoa: Xalak eta Zabaletak, irabazi Olaizola eta Beginoren aurka
A.B.
Erredakzioa
Aspeko bikoteak 22-21eko emaitzarekin garitu du Asegarcekoa. Xala eta Barriola liderrak dira txapelketako ligaxkan. Laugarren porrota jarraian Aimar Olaizola-Begino bikotearentzat.
Astelehen arratsaldean jokatu da Tolosan Binakako Txapelketako Xala-Zabaleta bikotearen eta Olaizola II-Begino bikotearen arteko partida. Garaipena Xalak eta Zubietak lortu zuten 22-21eko emaitzarekin.
Zabaletak Abel Barriola ordezkatu zuen eta lehen tantoetan ez da ondo egokitu frontoira. Denbora aurrera joan ahala jokoa hobetuz joan da Aspeko atzelaria. Hala eta guztiz, Xalak ondo gainditu du Zabaletaren momentu txarra aurreko koadroetan tantoak ondo bukatuz. Azkenean, garaipena Aspeko bikotearentzat (22-21).
Garaipen honekin lidergoa sendotu dute Xalak eta Barriolak: Lehen postuan daude zortzi garaipen eta bi porrotekin. Lugarren porrota jarraian jasan dute Aimar Olaizolak eta Aritz Beginok, baina bigarren postuan jarraitzen dute sei garaipen eta lau porroteko balantzearekin. Balantze berarekin daude hirugarren postuan Bengoetxea VI eta Patxi Ruiz.