Itxi

9. jardunaldia

Elezkano II.ak eta Rezustak tinko jarraitzen dute lidertzan

eitb.eus

Liderra den bikoteak, Olaizola II.ak eta Albisuk, eta Irribarriak eta Zabaletak, oso gertu dute finalerdietarako txartela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Elezkano II.a eta Rezusta dira Binakako Txapelketako liderrak, bederatzigarren jardunaldia jokatu ostean. Danelek eta Beñatek zazpi garaipen lortu dituzte orain arte. Olaizola II.ak eta Albisuk (bigarren) ere zazpi garaipen lortu dituzte bederatzi jardunalditan, eta bigarren postuan daude.

Hirugarren posizioa Irribarria- Zabaleta bikotearentzat da, sei garaipen dituztelarik. Elezkano II.a-Rezusta, Olaizola II.a-Albisu, eta Irribarria-Zabaleta bikoteek, oso gertu dute finalerdietarako txartela lortzea.

Laugarren postua Artolarentzat eta Mariezkurrenarentzat da, bederatzi jardunalditan bost garaipen eskuratuta. Ondo bideratuta dute finalerdietarako sailkapena, baina borrokan jarraitu beharko dute helburua lortzeko.

Ezkurdia-Galarza (bosgarren), Altuna III.a-Martija (seigarren) eta Bengoetxea VI.a-Imaz (zazpigarren) bikoteak berdinduta daude hiruna garaipenekin, eta aukerak dituzte finalerdietara sailkatzeko txartela ematen duen laugarren postua eskuratzeko.

Zortzigarren eta azken postuan, Urrutikoetxea eta Aretxabaleta daude bi garaipenekin, eta ia ezinezko dute finalerdietarako txartela lortzea.

Binakako :

BIKOTEAK IRABAZITA TANTOAK ALDE TANTOAK KONTRA +/- 1. Elezkano II - Rezusta 7 180 133 +47 2. Olaizola II - Albisu 7 186 151 +35 3. Irribarria - Zabaleta 6 178 138 +40 4. Artola - Mariezkurrena II 5 161 159 +2 5. Ezkurdia - Galarza 3 158 171 -13 6. Altuna III - Martija 3 154 185 -31 7. Bengoetxea VI - Imaz 3 136 173 -37 8. Urrutikoetxea - Aretxabaleta 2 149 192 -43

Albisteak (2)

Bideoak (1)