14. jardunaldia
Altuna III.ak eta Martijak finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu dute
eitb.eus
Ezkurdiak eta Galarzak garaipena lortu dute Artolaren eta Mariezkurrenaren aurka (22-21), eta Irribarriak eta Zabaletak irabazi egin diote Victor-Albisu bikoteari (22-18).
Larunbat honetan jokatu diren 14. jardunaldiko partiden ostean, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka erabakita geratu da. Elezkano II-Rezusta, Irribarria-Zabaleta, Victor-Albisu eta Altuna III-Martija bikoteek jokatuko dituzte finalerdiak.
Irribarriak eta Zabaletak garaipena lortu dute Victorren eta Albisuren aurka (22-18) Ataunen jokatu duten neurketan. Bestalde, Artolak eta Mariezkurrenak galdu egin dute Ezkurdaren eta Galarzaren aurka (22-21). Emaitza hauen ondorioz, Jokin Altunak eta Julen Martijak finalerdietarako txartela eskuratu dute.
Beraz, igandean Donostian jokatuko den Altuna III-Martija vs. Bengoetxea VI-Imaz partidan ez da ezer erabakigarririk egongo jokoan.