Xala-Barriola gaindituz, 22-19
Binakako Txapelketa: Olaizola II.ak eta Beginok finala jokatuko dute
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak markagailua irauli egin du Aspeko bikotea gainditzeko eta apirilaren 17an Bizkaia pilotalekuko finalean izango da.
Aimar Olaizolak eta Aritz Beginok Binakako Txapelketako finalerako txartela lortu dute Xala eta Barriola 22-19 gaindituz. Asegarceko bikoteak konfiantzarik gabe hasi du norgehiagoka, baina apurka partidan sartzen joan da eta markagailua iraultzea lortu du. Horrela, Olaizola II.ak eta Beginok, Xalaren eta Barriolaren aurka jokatuko dute Bizkaia pilotalekuan final handia. Gonzalez eta Laskurain finaletik at gelditu dira gorrien garaipenarekin, nahiz eta atzoko partidan Irujo eta Merino gainditu.