Apirilaren 17an, Bilbon
Binakako Txapelketa: Finalerako sarrerak, agortuta
A.B.
Erredakzioa
Salgai zeuden sarrera guztiak bi ordutan saldu ziren. Jada ez dago sarrerarik finala ikusteko.
Binakako Txapelketako finala apirilaren 17an jokatuko da Miribillako frontoian, Bilbon. Ikusmin handia sortu du eta bi ordutan salgai jarritako sarrera guztiak agortu ziren Olaizola II-Begino bikotearen eta Xala-Barriola bikotearen arteko partida ikusteko.
"Hiru aldiz bete genezakeen Bilboko frontoia", adierazi zuen Asegarceko zuzendarietako batek.