Apirilaren 17an Bilbon
Beroizek ordezkatuko du Barriola Binakako Txapelketako finalean
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Abelek atzerapena eskatu du, baina txapelketako arauek ez dute aukera hori onartzen. Bai, ordea, min hartuta dagoen pilotaria ordezkatzea.
Mikel Beroiz izango da Xalaren bikotea apirilaren 17an Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko den Binakako&' || 'nbsp;Txapelketako finalean. Aspeko bikoteak Aimar Olaizola eta Aritz Begino izango dituzte aurkari.
Abel Barriolak finalaren atzerapena eskatu du min harturik baitago. Txapelketako arautegiak, ordea, ez du atzerapenik onartzen, baina bai pilotaria beste bategatik ordezkatzea. Ondorioz, Aspek ez du beste erremediorik eduki eta Mikel Beroiz aukeratu du finalean Xalaren bikotea izateko.