Erabakia
Danel Elezkano egungo txapelduna Binakako Txapelketatik at utzi du Aspe enpresak
Erredakzioa
Iaz Rezustarekin bikotea osatuta txapela jantzi zuen Zaratamoko pilotariak, baina enpresak beste pilotari bati aukera ematea erabaki du. Ondorioz, Elezkano II.a ez da txapelketan egongo.
Asteartean aurkeztuko da Binakako Txapelketa, eta jada badakigu Danel Elezkano ez dela kuadroan egongo. Ondorioz, Beñat Rezustarekin batera egungo txapelduna den Zaratamoko pilotaria txapelketatik at uztea erabaki du Aspe enpresak.
Elezkano II.ak, Rezusta atzean zeukala finala irabazi zuen iaz Bizkaia Frontoian, Irribarriak eta Zabaletak osatutako bikotea mendean hartuta. Beste pilotari bati aukera ematea erabaki du Aspek.
Danel Elezkanoren tokia beteko duen pilotariaren izenik ez dute jakitera eman oraindik, baina Erik Jaka da aukera gehien duen pilotarietako bat.