3. jardunaldiko laburpena
Bi bikote buruan eta parekotasun handia gainerakoen artean
eitb.eus
Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz bikoteek galdu gabe jarraitzen dute, hiru garaipen lortuta beste horrenbeste jardunalditan.
Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia amaitu eta gero, bi bikote ageri dira besteen gainetik, orain arte jokatutako hiru norgehiagoketan beste horrenbeste garaipen erdietsi baitituzte.
Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz dira aipatu bi bikoteak. Lehendabizikoek 22-20 irabazi zieten Ezkurdia eta Martijari larunbatean, Iruñean. Bere aldetik, Artola eta Imaz argitasunez gailendu zitzaizkien Bengoetxea VI.a eta Mariezkurrena II.ari (22-14) ostiralean, Tolosan, jardunaldia ireki zuen partidan.
Jardunaldiko beste bi norgehiagokek lehendabiziko puntuak ekarri zizkieten Laso-Albisu zein Altuna III.a-Galarza bikoteei. Lehenengoek 22-14 azpiratu zituzten Olaizola II.a eta Urrutikoetxea, Bilbon. Bigarrenei dagokienez, Irribarria eta Rezusta izan zituzten aurrez aurre Eibarren, baina goraka ari den bikotea dela erakutsi zuten, eta 2017ko txapeldunen aurka 22-17 irabaztea lortu baitzuten.
BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA 3. JARDUNALDIAREN OSTEAN |
|||||
Bikoteak | Irabazitako partidak |
Aldeko |
Kontrako tantoak |
+/- |
|
1.a |
Jaka-Zabaleta |
3 | 66 | 42 | +24 |
2.a | Artola-Imaz | 3 | 66 | 45 | +21 |
3.a | Laso-Albisu |
1 | 61 | 58 | +3 |
4.a | Ezkurdia-Martija |
1 | 63 | 61 | +2 |
5.a | Altuna-Galarza | 1 | 56 | 61 | -5 |
6.a | Bengoetxea-Mariezkurrena |
1 | 57 | 65 | -8 |
7.a | Olaizola-Urrutikoetxea |
1 | 49 | 65 | -16 |
8.a | Irribarria-Rezusta | 1 | 44 | 65 | -21 |