Irunen
Abian da Binakakoaren bosgarren jardunaldia
eitb.eus
Jaka-Zabaleta bikote liderraren eta Olaizola II.a-Aretxabaleta azken sailkatuaren arteko neurketak emango dio hasiera jardunaldiari. Azken partida Eguberri egunean jokatuko da.
Olaizola II.a-Aretxabaleta eta Jaka-Zabaleta bikoteek bosgarren jardunaldiko lehen partida jokatuko dute, Iruneko pilotalekuan. Lekeition eta Arrasaten ere jokatuko da txapelketa, asteartean, abenduaren 25ean, Eibarko Astelena pilotalekuan amaitu arte.
Bosgarren jardunaldiko partidak:
OSTIRALA, abenduak 20 (Irun)
Olaizola II.a-Aretxabaleta vs Jaka Zabaleta
LARUNBATA, abenduak 21 (Lekeitio)
Irribarria-Rezusta vs Bengoetxea-Mariezkurrena
IGANDEA, abenduak 22 (Arrasate)
Ezkurdia-Martija vs Artola-Imaz
ASTEARTEA, abenduak 25 (Eibar)
Altuna III.a-Galarza vs Laso-Albisu