Itxi

Lesioa

Aitor Arangurenek Urrutikoetxearen lekua hartuko du Zestoan

eitb.eus

Leer en Castellano

Usurbilgo atzelari gazteak Aimar Olaizolarekin batera jokatuko du ostiral honetan Jaka eta Zabaletaren aurka.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitor Aranguren usurbildarrak Mikel Urrutikoetxearen lekua hartuko du ostiral honetan, Zestoan. Izan ere, Zaratamoko pilotariak, Binakako Txapelketa honetan atzelari gisa jokatzen ari denak, arazoak ditu eskuin eskuan, Altuna eta Galarzaren aurkako partidan (22-21) min hartu eta gero.

Horrenbestez, txapelketan debuta egingo duen Arangurenek (19 urte) Aimar Olaizolarekin batera jokatuko du, Jaka eta Zabaletari aurre egin eta bikotearen bosgarren puntua lortzeko asmoz. Olaizola eta Urrutikoetxea nor baino nor gehiago ari dira Irribarria eta Rezustarekin, sailkapeneko seigarren postua eskuratu eta play-offetan sartzeko lehian.

Halaber, Baikok baieztatu duenez, Victorrek Bengoetxearen lekua betetzen jarraituko du, azken bi jardunaldietan egin legez.

Albisteak (4)

Bideoak (1)