Itxi

FINALERDIAK

Ezkurdia eta Martija finalera sailkatu dira, Agirre eta Albisu ez baitira agertu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Txapelketaren araudiaren arabera, Aspeko bikotea 22 eta 0 gailendu da, beraz, Olaizola eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute urriaren 18an.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Ezkurdia eta Julen Martija Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira Asier Agirre eta Jon Ander Albisu, Baiko enpresako pilotariak, ez baitira Bilboko Bizkaia pilotalekura joan greban daudelako.

Ezkurdia eta koronabirusak jota dagoen Martijaren tokia hartzeko asmoz kantxaratu den Iñigo Bikuñak 22 eta 0eko markagailuarekin bereganatu dute neurketa.

Hartara, gaurko garaileak Aimar Olaizolaren eta Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute igandean Bilbon.

Gerora, txapelketaren antolatzailea den Esku Pilota Enpresen Ligak (LEPM) ohar bat atera du, eta bertan, Borja Oses Lehiaketako Epaile Bakarrak adierazi du edozein langileren greba eskubidea "errespetatzen” duela. Alabaina, gaineratu duenez, “LEPMek antolatutako lehiaketa aurrera doala bermatzeko, beharrezkoak ikusten dituen erabakiak hartuko ditu lehiaketaren garapen eremuan".

Hori dela eta, epaileak zehaztu duenaren arabera, "bikote bateko partaideek, grebarako legezko eskubidea erabiltzeagatik, ez badute parte hartzen Txapelketan egokitzen zaien partida batean, partida hori galdutzat eman beharko zaie. Horrela, 22 eta 0eko emaitza ezarriko zaie jokatu behar zuten bikotearen alde".

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)