Itxi

Finalerdia

Ezkurdia-Martija bikoteak finalerako txartela eskuratu du

eitb.eus

Leer en Castellano

Garaipena lortu dute Ezkurdiak eta Martijak Binakako Txapelketako finalerdian Agirre-Albisu bikotearen aurka (22-9). Finala jokatuko dute Olaizolaren eta Urriutikoeetxearen kontra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak Binakako Txapelketako finalerako txartela lortu dute, finalerdietan Agirre - Albisu bikotea mendean hartuta (22-9). Urrutikoetxea eta Olaizola II.a izango dituzte aurkari astearteko final handian.

Nuerketako lehen tantoa Joseba Ezkurdiak egin du (0-1), baina ondoren hiru tanto jarraian egin dituzte Agirrek eta Albisuk (1-3). Momentu horretatik aurrera Ezkurdia-Martija bikotea nagusi izaten hasi da, eta zuloa ireki dute 8 tanto jarraian eginda (9-3). Orduan erabaki du Agirre-Albisu bikoteak atsedena hartzea, eta asmatu egin dute, aldeak murriztea lortu baitute (9-7).

Aurkarien bolada ona mozteko, Ezkurdiak bi tanto jarraian egin ditu (11-7). Ondoren, neurketa parekatu egin da, baina Agirre tantoa amaitu ezinda ibili da eta Albisuk pilota batzuk galdu ditu, Ezkurdia-Martija bikotea jaun eta jabe izaten hasi da. 12-9koaren ostean, tantoak bata bestearen ostean egin dituzte Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak eta segidan heldu dira 22. tantoraino, partida irabaztea eta finalerako txartela eskuratzea lortuz (22-9).

Emaitza, tantoz-tanto: 1-0, 1-1, 1-2, 1-3, 2-3, 3-3, 4-3, 5-3, 6-3, 7-3, 8-3, 9-3, 9-4, 9-5, 9-6, 9-7, 10-7, 11-7,  12-7, 12-8, 12-9, 13-9, 14-9, 15-9, 16-9, 17-9, 18-9, 19-9, 20-9, 21-9 eta 22-9.

Albisteak (2)

Bideoak (1)