Itxi

Gaur, Bilbon

Olaizola-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija, historiako txapelketa luzeenaren finala

eitb.eus

Leer en Castellano

Bizkia Frontoiak hartuko du Binakako Txapelketaren final handia urtebete geroago. Partida EITBn eskainiko da,

Binakako Finala

Aimar Olaizola-Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdia-Julen Martija bikoteek jokatuko dute gaur Binakako Txapelketako Final handia; neurketa Bilboko Bizkaia frontoian izango da.

Lehiaketa 2019ko azaroaren 22an hasi zen eta normaltasunez ospatu zen martxoaren 8ra arte, finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldia jokatu arte. Koronabirusak eragindako alarma egoerak lehiaketa eten egin zuen eta urriko lehen asteburuan hasi zen berriro lehiaketa.

Finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldi horretan finalerako txartela erdietsi zuten  Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak.

Aste bete geroago Baiko enpresako pilotarien greba hasi zen eta horrek suposatu zuen Albisu eta Laso (Agirreren ordezkoa partida hartan) pilotalekuan ez agertzea Ezkurdia-Martija bikotearen kontrako neurketa erabakigarrian.  

Greba bertan behera geratu zenean partida hura jokatu eta Joseba Ezkurdia-Julen Martija bikoteak finalerako txartela erdietsi zuen.

16:15ean hasiko da emankizuna

ETB Kantxa" tartearen eskutik ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean. Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, jokatuko dira partidak, lehendabizi Dario-Salaverri II bikoteak Peña II-Ladis Galarza bikoteari egin beharko dio aurre.

Ondoren, arratsaldeko partida nagusia jokatuko da, Binakako Txapelketako finala: Olaizola II.a eta Urrutikoetxea Ezkurdiaren eta Martijaren aurka arituko dira. Jardunaldia beste partida batekin osatuko da, Egiguren V.a eta Tolosa Larrazabal eta Urretabizkaia II.aren aurka arituko dira.

Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute partiden jarraipena.

Bideoak (5)