Itxi

Lesioa

Bikuñak Martija ordezkatuko du laugarren jardunaldian

A. B. | EITB Media

Leer en Castellano

Julen Martijak minduta du eskuin eskua eta Iñigo Bikuñak osatuko du bikotea Erik Jakarekin ostiralean, Urrutikoetxearen eta Imazen aurka.

Julen Martija, pilotaria. Argazkia: EFE

Julen Martijak eskuin eskua minduta du eta ez du jokatuko Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiko partida. Aspe enpresak jakinarazi duenez, Iñigo Bikuñak ordezkatuko du Etxeberriko (Nafarroa) pilotaria.

Ondorioz, Bikuñak osatuko du bikotea Erik Jakarekin ostiralean, Mikel Urrutikoetxearen eta Ander Imazen aurkako partidan. Norgehiagoka hau zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak urtarrilaren 22an, 22:15ean.

Albisteak (3)