Kargatzen...
Itxi

6. jardunaldia

Olaizola II.a - Rezusta vs Ezkurdia - Ladis Galarza, gaur, Azkoitian

I. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bost partida jokatuta lau bikote daude sailkapeneko lehen postuan lau garaipenekin eta porrot bakar batekin.

Asteburuan, 6. jardunaldia

2021eko Binakako Txapelketak aurrera jarraitzen du eta dagoeneko bost jardunaldi jokatu dira eta hiru bikote daude berdinduta lehen postuan, Olaizola II.a - Rezusta, Altuna III.a - Mariezkurrena II.a eta Elezkano II.a - Zabaleta.

Seigarren jardunaldia Azkoitian hasiko da gaur Olaizola II.a - Rezusta bikotea Ezkurdiaren eta Ladis Galarzaren kontra; larunbatean, Bastidan, Urrutikoetxea - Imaz eta Elezkano II.a - Zabaleta bikoteek neurtuko dituzte indarrak eta igandean, Eibarren, Altuna III.ak eta Mariezkurrena II .ak Peña II-a- Albisu bikotearen kontra jokatuko dute.

Azken partida astelehenean izango da Zeanurin, aurrez aurre, Jaka - Martija eta Bengoetxea VI.a - Aranguren.

Partida guztiak zuzenean eskainiko dira ETB1en eta eitb.eus-en.

6. JARDUNALDIA

Azkoitia
2021/02/05, 22:15

Olaizola II.a - Rezusta vs Ezkurdia - Ladis Galarza

Labastida
2021/02/06, 17:15

Urrutikoetxea - Imaz vs Elezkano II.a - Zabaleta

Eibar
2021/02/07, 17:00

Altuna III.a - Mariezkurrena II.a vs Peña II.a - Albisu

Zeanuri
2021/02/08, 22:30

Jaka - Martija vs Bengoetxea VI.a - Aranguren

Albisteak (1)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)