22-18, Arretxe-Beginoren aurka
Binakako Txapelketa: Bengoetxea VI eta Apraiz nagusi Astelenan
Erredakzioa
Oinatzek eta Alexisek hasiera ona eman diote lehiaketari eta lehen puntua eskuratu dute Arretxeri eta Beginori 22-18 irabazita.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oinatz Bengoetxeak eta Alexis Apraizek Binakako Txapelketako lehen puntua eskuratu dute Eibarreko Astelena pilotalekuan Iker Arretxeri eta Aritz Beginori 22-18 irabazita. Horrenbestez txapelketako lehen puntua eskuratu dute irabazleek.
Partida ez da oso ona izan, aktas askokoa izan da eta batik bat atzelariek huts egin dute. Arretxek eta Beginok egin dute norgehiagokako lehen tantoa, baina ondoren markagailuan aldea hartu dute Bengoetxea VI.ak eta Apraizek (11-4). Bazirudien erraz irabaziko zutela Oinatzek eta Alexisek, baina aurkariek erreakzionatu zuten eta bi tantoraino gerturatu ziren (16-14). Baina, Arretxeren eta Beginoren erreakzioa hortxe geratu zen eta azkenean Bengoetxea VI.ak eta Apraizek lortu dute garaipena (22-18).