Laugarren jardunaldia
Irujok eta Barriolak ez diete aukerarik eman Lasa eta Zubietari (22-7)
Erredakzioa
Faboritoek garaipen erraza lortu dute Mungian. Aurreko koadroetan Irujok agindu du erremate ikusgarriak eginez. Lasak eta Zubietak erraztasun gehiegi eman dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Irujok eta Barriolak aise irabazi diete (22-7) Lasa eta Zubietari arratsaldean, Mungian (Bizkaia). Horrela, Binakako Txapelketako bikote faboritoetako batek porrotik jaso gabe jarraitzen du laugarren jardunaldia jokatu eta gero. Bestalde, Lasa eta Zubieta puntu bakarrarekin geratu dira sailkapenean.
Irujok eta Barriolak hasieratik agindu dute norgehiagokan. Horrela, 6-0eko partziala lortu dute neurketaren hasieran, joko sendoa eginez. Iberoko aurrelariak errematean asmatu du.
Bikote urdinak tanto bat egin du joera hautsi nahian, baina ez dute erreakzionatu eta partidaren amaierara arte atzean izan dira markagailuan. Gainera, Lasak eta Zubietak opari gehiegi egin dituzte.
Bien bitartean, gorriek beraien lana ongi egiten jarraitu dute eta ia hutsik egin gabe markagailuan aldea handitu dute. Irujok agindu du erremate ikusgarriak eginez.