Itxi

22-15 Labriten

Bengoetxearen eta Apraizen garaipen handia Irujo eta Barriolaren aurka

Erredakzioa

Leitzako aurrelariak partida bikaina egin du eta bikoteak hirugarren puntua eskuratu du Binakako Txapelketan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kalitate eta intentsitate handiko partida jokatu dute Irujo-Barriola eta Bengoetxea-Apraiz bikoteek Iruñako Labrit pilotalekuan.

Urdinek 1-6ko partzialarekin hartu dute aurre markagailuan, baina Apraizen eta Bengoetxearen lanak saria izan du eta norgehiagoka berdintzea lortu dute (9-9) markagailua estutuz.

Irujok erasoan egindako pare bat akatsei esker aurreratu dira gorriak (11-9). Bengoetxearen partida ia borobila izan da eta gantxo ederrak egin ditu (10-15).

Apraiz neke nabaritzen hasi da, baina Oinatz handiaren babesa eta animoei esker azken minutuei ondo eutsi die eta bikoteak hirugarren puntua eskuratu du Binakako Txapelketan.

Igandean, 17:00etatik aurrera, zuzenean jarraitu ahal izango da Titin-Merino / Berasaluze-Albisu partida eitb.com-en eta ETB1en.



Albisteak (2)

Bideoak (1)