Bizkaia pilotalekuan
Titinek eta Merinok Berasaluze eta Albisu mendean hartu dituzte
Erredakzioa
Bikote gorriak landutako partidan lortu dute garaipena. Norgehiagoka ez da amaierara arte erabaki (22-20). Errioxarrak aurkarien puntu batera kokatu dira sailkapenean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Titinek eta Merinok ederki sofrituta landutako garaipena lortu dute Berasaluze eta Albisuren aurka Bilboko Bizkaia frontoian. Norgehiagoka erabakigarri batean errioxarrek ez dute barkatu eta azken txanpan neurketa erabaki dute (22-20).
Berasaluzek eta Albisuk lanak eman dituzte azken tantora arte, batez ere aurrenekoak. Baina azken tantoetan egindako hutsegiteek markagailua iraultzea ezinezko egin dute.
Horrela, errioxarrak hiru garaipenekin kokatu dira Binakako Txapelketako sailkapenean, Berasaluze eta Albisurengatik garaipen bakarrera. Gaurko galtzaileak sailkapeneko hirugarren postuan daude.