Binakako Txapelketa
Garaipen erosoa Titinek eta Merino I.ak Arretxeren eta Beginoren aurka
Erredakzioa
Errioxarrek 22-12ko emaitzarekin irabazi dute partida. Trizioko aurrelariaren jokoak min handia egin dio bikote aurkariari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Logroñoko Adarraga frontoian jokatu da Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldiko partidetako bat. Aurrez aurre Titin III-Merino I bikotea Arretxe-Begino bikotearen aurka. Garaipena Titinek eta Merinok lortu dute 22-12ko emaitzarekin.
Titinek jarri du partidako erritmoa, bere gustura jokatu da eta aurreko koadroetan nagusi izan da Arretxeren aurrean. Merino I.ak ondo eutsi du atzealdean eta laguntza ona eman dio bere bikoteari.