Itxi

10-22 Berasaluze-Albisuri

Olaizola II.ak eta Beroizek garaipen berri bat lortu dute Bartzelonan

Erredakzioa

Aimarrek eta Mikelek 10-22 emaitzarekin irabazi dute Berasaluze VIII.aren eta Albisuren aurka. Nafarrak Binakako Txapelketako lidergoan jarraitzen dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz bikotea garaitezina da Binakako Txapelketa honetan, oraindik ez baitute galdu. Larunbat honetan Bartzelonan jokatu dute Berasaluze VIII.aren eta Albisuren aurka eta 10-22 irabazi dute.

Beroiz jaun eta jabe izan da atzeko koadroetan eta aurrekoetan Aimar Olaizola nagusi izan da Berasaluzeren aurrean.


Albisteak (2)

Bideoak (1)