Labrit pilotalekuan
Xalak eta Laskurainek garaipen garrantzitsua lortu dute
Erredakzioa
Yves Xalak eta Aritz Laskurainek 22-13 gainditu dituzte Gonzalez eta Abel Barriola. Aspeko bikoteak txapelketako bosgarren garaipena lortu dute Iruñeko pilotalekuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Xalak eta Laskurainek Gonzalez eta Barriola aise gainditu dituzte (22-13) Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko neurketan. Aspeko bikoteak bosgarren garaipena eskuratu dute Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Sebastian Gonzalezek Martinez de Irujo lesionatuaren tokia hartu behar izan du, baina Xalaren eta Laskurainen partida borobila izan da.
Norgehiagokaren aurreneko zatian Xalak lortutako tantoak erabakigarriak izan dira eta 8-7koa jarri eta gero, gorriek 12-7ko markagailua lortu dute. Gianera, Laskurainek lan bikaina egin du atzealdean eta Aspeko bikotea 16-10 markagailuan goitik jarri da.
Urdinek markagailua estutu egin dute (16-13), baina Xalak eta Laskurainek euren jokoa inpostau egin dute eta azken emaitza 22-13koa izan da Iruñeko Labrit pilotalekuan.