Itxi

Astelena pilotalekuan

Bengoetxeak eta Apraizek garaipen landu eta garrantzitsua lortu dute

Erredakzioa

Bikote urdinak Berasaluze VIII eta Albisu 19-22 mendean hartu dituzte neurketa parekatu eta interesgarri batean. Markagailua 19-20 zela Berasaluzek sakean falta egin du eta hori erabakigarria izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bengoetxeak eta Apraizek Berasaluze eta Albisu 19-22 mendean hartu dituzte Eibarko Astelena pilotalekuan. Urdinek garaipen landu eta garrantzitsua lortu dute, Binakako Txapelketan aukera guztiak mantentzeko.

Garaileek partida oso indartsu hasi dute markagailuan 1-6 aurrea hartuz. Alde egin behar zutela ematen zuen, baina gorriek ez dute amorerik eman eta beherala norgehiagoka berdindu dute. Une horretatik aurrera partida oso parekatua izan da.

Horrela, lau berdinketa eman dira markagailuan: 8-8, 9-9, 11-11 eta 15-15. Azken txanpan, markagailua 19-20 zela Pablo Berasaluzek sakez falta egin du eta huts erabakigarria izan da. Izan ere, gorriek sakea berreskuratu eta neurketa irabazi dute.

Albisteak (3)

Bideoak (1)