Beotibar pilotalekuan
Lasak eta Peñagarikanok ezustekoa eman dute Titin eta Merino garaituta
Erredakzioa
Aritz Lasak eta Kepa Peñagarikanok, Aitor Zubieta lesionatuaren ordezkoak, Merinoren neurketa kazkarra aprobetxatu dute. Atzelari errioxarrak opari gehiegi egin ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aritz Lasak eta Kepa Peñagarikanok, Aitor Zubieta lesionatuaren ordezkoak, ezustekoa eman dute Tolosako Beotibar pilotalekuan eta Titin III-Merino II bikotea 15-22 mendean hartu dute. Bikote urdinak Merinoren neurketa kazkarra aprobetxatu du. Atzelari errioxarrak opari gehiegi egin ditu.
Baliteke Binakako Txapelketan Lasak jokatu duen partidarik onena izatea gaurkoa. Gipuzkoarrak 11 tanto egin ditu, nahiz eta 7 pilota galdu. Titinek, aldiz, neurketa eskasa egin du, izan ere, sei tanto egin ditu, baina beste bost pilota galdu ditu.
Hala ere, Errioxako bikotearen porrotaren gakoa atzealdean egon da, izan ere, Merinok ez du ohiko maila eman. Atzelari errioxarrak ez du aurkaria menperatu atzeko koadroetan eta gainera lau pilota galdu ditu, ohi baino gehiago. Peñagarikanok, ostera, neurketa serioa jokatu du eta erabakigarria izan da.