González-Barriolari irabazita
Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz, garaitezinak
Erredakzioa
Bilboko Bizkaia frontoian 22-18 irabazi diote Sebastien Gonzalezek eta Abel Barriolak ostazen duten bikoteari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larunbat honetan Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldiko partidetako bat jokatu da Bilboko Bizkaia frontoian. Aimar Olaizola eta Mikel Beroiz bikotea Sebas Gonzalezen eta Abel Barriolaren bikotearen aurka aritu dira.
Garaipena Olaizola II-Beroiz bikotearentzat izan da eta Asegarcekoek porrotik jaso gabe jarraitzen dute. Liderrak dira eta orain arte jokatutako hamar partidak irabazi dituzte. Gonzalezen eta Barriolaren aurkako partida oso berdindua izan da. Hasierako tantuetan bi bikoteetako bat ere ez da gai izan markagailuan abantaila handiak lortzeko. Norgehiagoka ez da erdialdera arte apurtu. 12-12ko berdinketatik aurrera Aimar Olaizolak erakustaldia eman du eta 6-0ko partzialarekin abantaila hartu dute. Gonzalezek eta Barriolak garaiz erreakzionatu eta aldeak murriztu dituzte bi tantura kokatu arte (19-17). Azken momentuetan, ordea, Olaizolak bere joko onena azaldu zuen berriro eta partida erabaki zuen. Azken emaitza 22-18koa izan zen.