Itxi

Amorebieta-Etxanon (12-22)

Berasaluze VIII.ak eta Albisuk garaipen garrantzitsua lortu dute

Erredakzioa

Xalaren eta Laskurainen aurka 12-22 irabazi dute eta sailkapena asko estutu da. Pablito jaun eta jabe izan da aurreko koadroetan eta horrek erabaki du partida.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk garaipen garrantzitsua lortu dute Amorebietan Xalaren eta Laskurainen aurka (12-22). Binakako Txapelketako 11. jardunaldia izan da.

Berasaluze jaun eta jabe izan da aurreko koadroetan eta horrek erabaki du partida. Garaipen honekin sailkapena hankaz gora jarri dute Berasaluzek eta Albisuk. Lidergoan Olaizola II.a eta Beroiz daude eta sailkatuta daude finalerdietarako. Bigarren postuan eta partida bat gutxiagorekin Titin eta Merino II.a daude sei garaipen eta lau porrotekin. Hirugarren eta laugarren posturako lehia bizia dago hiru bikote berdinduta baitaude sei garaipen eta bost porrotekin: Berasaluze VIII-Albisu, Bengoetxea VI-Apraiz eta Xala-Laskurain. Hauen atzetik bosgarren postuan Irujo eta Barriola daude bost garaipen eta sei porrotekin.

Albisteak (2)

Bideoak (1)