22-4, Eibarko Astelenan
Irujok eta Barriolak jipoia eman diete Julen Retegiri eta Pascuali
Erredakzioa
Iberoko aurrelariak eta Leitzako atzelariak Binakako Txapelketako seigarren garaipena eskuratu dute Aritz Lasa eta Zubieta lesionatuen ordezkoen aurka.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak erraz gainditu dituzte Julen Retegi eta Pascual Eibarko Astelean pilotalekuan (22-4). Retegi Bik eta Pascualek Aritz Lasa eta Aitor Zubieta lesionatuen legua hartu dute, baina urdinek ez dute ohiko maila erakusteko aukera izan Irujo eta Barriola jau eta jabe izan direlako.
Iberoko aurrelaria eta Leitzako atzelaria, Binakako Txapelketan sei garaipenekin eta sei porrotekin kokatzen dira sailkapen orokorrean, Xala-Laskurainekin eta Bengoetxea VI-Apraizekin berdinduta.