Tolosako Beotibarren
Arretxe II.ak eta Beginok garaipenarekin esan diote agur txapelketari
Erredakzioa
Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu dute Binakako Txapelketako ligaxkako azken partida Titin III.aren eta Merino I.aren aurka. Azken emaitza 18-22koa izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Astelehen honetan Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu da Binakako Txapelketako ligaxkako azken partida. Arretxe II.ak eta Beginok 18-22ko emaitzarekin irabazi dute Titin III.aren eta Merino I.aren aurka jokatu duten partida.
Norgehiagoka berdindua izan da eta aldaketa ugari izan ditu markagailuak (10-12 eta 13-16 adibidez). Partidako azken txanpan hobeto jokatu dute Arretxe II.ak eta Beginok eta garaipena eskuratu dute (18-22).
Azken partida hau irabazita sailkapeneko azken postua sahiestu dute Arretxe II.ak eta Beginok. Azkenean, Aritz Lasak eta Aitor Zubietak bukatu dute txapelketa azken postuan.