Labrit
Xalak eta Laskurainek finalerdietako lehen puntua bildu dute
Erredakzioa
Berasaluze eta Albisu aurretik jarri dira, baina lan erdietatik aurrera gorriak hobeto aritu dira eta alde handia atera diete aurkariei (22-19).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Xalak eta Laskurainek Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxkako lehen puntua bildu dute gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan. 22-19 irabazi diete Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuri.
Bikote biak joan den asteburuan galtzetik heldu dira Labritera. Berasaluze eta Albisu aurretik jarri dira, baina lan erdietatik aurrera gorriak hobeto aritu dira eta alde handia atera diete aurkariei.
Azkenean hiru tantorengatik gailendu dira. Aspeko bikoteak arnasa hartu du, Asegarcekoak, ostera, oso egoera larrian gelditu dira.