Itxi

Ostiralean, gaueko 22:00etan

Bizkaia frontoian erabakiko da finalera sailkatuko den beste bikotea

Erredakzioa

Olaizola II.ak eta Beroizek Xala-Laskurain bikotearen aurka jokatuko dute ostiral honetan Bilbon gaueko 22:00etan. Irabaztebn duena pasako da finalera. Partida zuzenean eskainiko du eitb.com-ek.

Olaizola II eta Beroiz bikotea Xalaren eta Laskurainen aurka ostiral honetan Bilbon. Argazkia: EITB

2012ko Binakako Txapelketak badu jada finalerako sailkatuta dagoen bikote bat eta bestea, ostiral honetan erabakiko da Bilboko Bizkaia frontoian.

Titin III.a eta Laskurain finalerako sailkatuta daude jada igandean Olaizola II.ari eta Beroizi 22-20 irabazita. Finalerako txartela eskuratzeko lehia zuzena izango da ostiral honetan Bilbon. Olaizola II-Beroiz bikoteak Xalaren eta Laskurainen aurka jokatuko dute Bizkaia frontoian 22:00etatik aurrera.

Partida hau irabazten duena sailkatuko da finalera eta norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.


Albisteak (2)