Itxi

Baja

Merinok atseden hartuko du larunbat honetan

Erredakzioa

Aspek Jose Javier Zabaleta gaztearen aldeko apustua egin du eta, Titinekin batera, aurreneko aldiz jokatuko du Zabaletak lehen mailako txapelketa batean.

David Merino eta Titin. Argazkia: EFE

Binakako Txapelketako finalerako pasea eskuratu ondoren eta igandeko Ogetako neurketa nola bukatu zen ikusita, David Merinok atseden hartuko du datorren larunbatean.

Ez du, beraz, Berasaluzeren eta Albisuren aurka jokatuko. Errioxako atzelariak sekulako partida jokatu zuen Ogetan, nahiz eta azken tantoan larri ibili, ia-ia zutik egoteko ere gauza ez zela.

Merinoren tokia betetzeko, Aspek Jose Javier Zabaleta gaztearen aldeko apustua egin du eta, Titinekin batera, aurreneko aldiz jokatuko du Zabaletak lehen mailako txapelketa batean.



Albisteak (1)