22-11
Arrizabalagak eta Agirrek bereganatu dute Bizkaia Torneoaren laugarren edizioa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nagusitasunez irabazi diete (22-11) Amai Aldairi eta Nora Mendizabalari, Bizkaia Frontoian jokatutako finalean.
Olatz Arrizabalagak eta Naroa Agirrek eskuratu dute emakumezkoen Bizkaia Torneoaren laugarren edizioa, Amaia Aldai eta Nora Mendizabali 22-11ko emaitzarekin irabazita, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean.
Arrizabalaga eta Agirre nagusi izan dira markagailuan lehen pilotakadatik (0-2, 1-4, 2-6 eta 3-10), nahiz eta euren aurkariek emozioa jarri dioten partidari 0-7ko partzial batekin.
Aitzitik, Gernikako aurrelariak eta Zestoako atzelariak errotik moztu dute bikote gorriaren erreakzioa, eta berriro ekin diote agintzeari, garaipena eman dien 12-1eko partziala lortuta.
Miribillako jaialdia ireki duen hirugarren eta laugarren posturako partidan, Miren Larrartek eta Uxue Osesek mendean hartu dituzte Leire Garai eta Enara Gaminde 22-18ko emaitzarekin.