LESIOA
Martija baja izango da jardunaldi honetan, eta Bikuñak hartuko du haren lekua
A. A. | EITB MEDIA
Etxeberriko atzelariak ezingo du jokatu Urrutikoetxea eta Albisuren aurka ostiral honetan, Eibarren, Binakako Txapelketari dagokion partidan.
Julen Martija pilotariak minduta dauka eskuin eskua, eta ez da Binakako Txapelketako 7. jardunaldian parte hartzeko moduan izango.
Atzelari nafarrak (Etxeberri) eskuetako mina du, eta, hartara, Iñigo Bikuña donostiarrak hartuko du bere lekua Joseba Ezkurdiarekin batera aritu eta Baikoko Urrutikoetxea-Albisu bikotea Eibarko Astelenan mendean hartzen saiatzeko.
Norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera.
Bigarren baja
Martijarena ez da jardunaldi honetarako baja bakarra; izan ere, asteartean jakitera eman zenez, Jon Mariezkurrena ere ez da jokatzeko moduan egongo. Aimar Morgaetxeberria gazteak ordezkatuko du Berriozarreko pilotaria