LESIOA
Elordi baja izango da 9. jardunaldian, eta Irribarriak ordezkatuko du
A. A. | EITB MEDIA
Mallabiko aurrelariak ezingo du jokatu Ezkurdiaren eta Martijaren aurka ostiral honetan, Urdulizen, Binakako Txapelketari dagokion partidan.
Aitor Elordi pilotariak minduta dauka ezker eskua, eta ez da Binakako Txapelketako 9. jardunaldian parte hartzeko moduan izango.
Aurrelari bizkaitarrak (Mallabia) eskuetako mina du, eta, hartara, Iker Irribarria aramarrak hartuko du bere lekua Jose Javier Zabaletarekin batera aritzeko. Joseba Ezkurdia eta Julen Martija izango dituzte aurrez aurre, eta asteburu honetan txapelketako lehen partida galdu ostean, hura ahazten saiatuko dira.
Aipatu neurketa galdu arren (22-21 Altuna III.aren eta Tolosaren aurka), Elordi eta Zabaleta sailkapenaren buru daude, jarraian dituzten aurkariek baino bi garaipen gehiagorekin.
Ezkurdia–Martija vs Irribarria–Zabaleta norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en 22:15etik aurrera.