Kargatzen...
Itxi

Elordi-Zabaleta, aurkariak

Eskirozek berriro ere ordezkatuko du Mariezkurrena larunbatean, Idiazabalen

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Berriozarko atzelariak ez du azken proba gainditu, eta baja izango da Elordi eta Zabaletaren aurkako partidan. Azken bi jardunaldietan ere ordezkatu du Eskirozek Mariezkurrena, eta bi garaipen lortu dituzte.

Eskiroz berriro ere arituko da Peñarekin. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Iosu Eskirozek larunbatean berriro ordezkatuko du Jon Mariezkurrena Binakako Txapelketako hamaikagarren jardunaldian; izan ere, Berriozarko atzelariak minduta du oraindik eskuin eskua, eta baja izango da Idiazabalen, Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta liderren aurkako partidan, Baikok ostegun eguerdian jakitera eman duenez.

Mariezkurrenak azken proba egin du Beasainen, eta, hobekuntza nabaritu badu ere, oraindik minduta du eskuina.

Horrela, Eskiroz bueltatuko da Binakako Txapelketara. Azken bi partidetan ere aritu da Peñarekin batera, eta emaitza ezin hobeak izan dituzte, bietan garaipena lortu baitute.