LESIOA
Imazek ez du jokatuko Elordi eta Zabaletaren aurka; Eskirozek ordezkatuko du
EITB MEDIA
Altunaren eta Tolosaren aurkako partidan eskuin eskuan min hartu zuen eta ondorioz ez da Lasoren ondoan arituko sailkapeneko liderren aurka.
Imazek eskuin eskuan min hartu zuen eta ez du jokatuko larunbatean Elordi-Zabaletaren aurka. Hala eman du jakitera Baikok bere webgunean. Atzelaria, Altuna III.aren eta Tolosaren aurkako partidan pilota bat jo zuenean lesionatu zen.
Enpresak jakitera eman duenez, pilotariak "hantura eta edema ditu eskuin eskuko metakarpoko bigarren eta hirugarren hezurretan". Ondorioz, ez da Elordi-Zabaleta bikotearen aurka arituko Markina-Xemeinen eta Eskirozek ordezkatuko du.