Kargatzen...
Itxi

LESIOA

Urrutikoetxeak minduta dauka ezker sorbalda, eta ez du jokatuko asteburuan; bai, ordea, Mariezkurrenak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Larrazabalek ordezkatuko du ezkerreko sorbaldan min hartuta dagoen aurrelaria. Mariezkurrena, berriz, hiru jardunalditan jokatu gabe egon ostean, frontoietara itzultzeko prest dago.

Urrutikoetxea Amorebieta-Etxanoko partidan. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Urrutikoetxea ez da asteburu honetan Binakako txapelketan arituko Baikok jakitera eman duenez. Aurrelariak Amorebieta-Etxanon jokatu zuen partida hasieran min hartu zuen ezker sorbaldan eta Larrazabalek ordezkatuko du. Hortaz, Baikok bi baja izango ditu jardunaldi honetan, astelehenean jakitera eman zutenez, Ander Imaz ere ez baita jokatzeko moduan egongo.

Enpresak jakitera eman duenez, zaratamarrak "eskapula azpiko lesio muskulu-tendinosoa du" ezkerreko sorbaldan eta fisioterapia bidezko tratamendua hasiko du.

Baikok, baina, Mariezkurrena II.a berreskuratuko du astebururako. Eskuin eskua minduta zuela eta, aurreko 3 jardunaldiak frontoietatik at eman ditu Berriozarkoak. Altuna III.a eta Tolosaren aurkako partidarako Peña II.aren bizkarra zaintzeko moduan izango da.

Albisteak (3)