Itxi

BINAKAKO TXAPELKETA

Larrazabalek hirugarren aldiz ordezkatuko du Urrutikoetxea ostiralean Binakako Txapelketan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zaratamoko aurrelaria hirugarrenez geratuko da txapelketako partida bat jokatu gabe. Larrazabalek jokatuko du Albisurekin ostiralean.

Larrazabalek Urrutikoetxea ordezaktuko du. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Mikel Urrutikoetxea oraindik ez da erabat sendatu, ezker sorbaldako arazoak baititu oraindik, eta, hori dela eta, ezingo du ostiraleko neurketa jokatu. Zaratamoko pilotaria hirugarren aldiz geratuko da txapelketako partida bat jokatu gabe, eta Iker Larrazabal arituko da haren ordez.

Beraz, Larrazabal-Albisu eta Altuna III.a-Tolosa bikoteak arituko dira aurrez aurre Zallako Mimetiz pilotalekuan ostiralean, 22:15ean, play-offak iritsi aurretik Binakako Txapelketan jokatuko den azken jardunaldian.

Jaialdiko bigarren partidan ere egongo dira aldaketak: Alberdik eta Salaverri II.ak Zubizarreta III.aren eta Elizegiren tokia hartuko dute Binakako Promozio Txapelketako partidan, min hartuta baitaude. Salaberria-O. Etxebarria bikotearen aurka jokatuko dute, jaialdiko azken neurketan.

Albisteak (2)