Kargatzen...
Itxi

Emakume Master Cup

Arrizabalaga eta Oses, Binakako txapeldunak

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Arrizabalaga-Oses bikoteak irabazi du Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketa, finalean Aldai eta Mendizabal mendean hartuta, 14-22ko emaitzarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses dira Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako irabazleak igande honetan, martxoaren 26an, finalean Amaia Aldai eta Nora Mendizabal mendean hartuta 14-22ko emaitzarekin.

Lehen tantoa urdinez jantzita jokatu duten Arrizabalaga-Oses bikotearentzat izan da (0-1), baina Aldaik eta Mendizabalek azkar jarri dute banakoa markagailuan (1-1). Ondoren, berdinketak iritsi dira bata bestearen segidan (2-2, 3-3 eta 4-4). Launako berdinketaren ostean, sei tanto jarraian egin dituzte Olatz Arrizabalagak eta Uxue Osesek, eta abantaila hartu dute (4-10).

Momentu txarrean murgilduta ibili dira Amaia Aldai eta Nora Mendizabal, baina ez dute etsi, eta borrokan jarraituta lortu dute desabantaila tanto bakarrera murriztea (10-11), bost tanto jarraian eginda.

Sufrikarioa bikote batetik bestera pasa da. Hala ere, Arrizabalaga-Oses bikoteak aurkarien bolada ona moztea lortu du, hamabigarren tantoa eskuratuta (10-12). Horrek, lasaitasuna eman die, eta berriro nagusi izan dira kantxan. Gauzak horrela, tantoak bata bestearen ostean egin dituzte, eta 21.era iritsi dira bederatzi tantoko abantailarekin (12-21).

Finala oso maldan gora jarri zaio Aldai-Mendizabal bikoteari, aurkariek garaipena bideratuta utzi baitute. Dena eman dute azkeneraino, eta, emaitza txukundu duten arren, garaipena Arrizabalagak eta Osesek bereganatu dute (14-22).

Finala, tatoz-tanto: 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 4-5, 4-6, 4-7, 4-8, 4-9, 4-10, 5-10, 5-11, 6-11, 7-11, 8-11, 9-11, 10-11, 10-12, 10-13, 11-13, 11-14, 12-14, 12-15, 12-16, 12-17, 12-18, 12-19, 12-20, 12-21, 13-21, 14-21, 14-22.

Albisteak (2)

Bideoak (1)